Día Internacional Contra el Ruido
Zarataren aurkako Munduko Eguna / Día Mundial contra el Ruido apirila 24 abril Zarataren aurkako Munduko Eguna 1996. urtean, Entzumenerako eta Komunikaziorako Zentroak (CHC) Zaratari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna sortu zuen, zaratak entzumen-nahasmenduarentzat dituen arriskuez eta horiek osasunean duten eraginaz ohartarazteko eta herritarrengan kontzientzia sortzeko. Egun honetan, erakunde publikoei eta pribatuei ohartarazi eta sustatu nahi zaie zaratak epe luzera eragiten dituen arriskuei buruzko informazioa eman diezaietela herritarrei, eta entzumen-probak egitera gonbidatu ditzatela. Zaratak gure inguruan eragiten dituen ondorioen zati batez baino ez gara jabetzen. Adibidez, lorik egin ezin dugunean edo zarata handia dagoenean. Askotan, molestia horiek pasatzen uzten dugu, eta horrek gero eta gehiago hondatzen du gure osasun fisikoa eta mentala, zarata-maila etengabearen mende daudelako. Zarata osasun publikoko arazo bat da, eta gizarte osoak artatu behar d...